Bilduk bi zinegotzirekin jarraituko du
Hondarribiko Bilduren Udal Taldeak bi zinegotzirekin jarraituko du, hau da, dimititu zuten hiru zinegotziak ez dituzte ordezkatuko. Joan den astean Irungo irrati kate batek koalizioak hiru ordezko lortu zituela aurreratu zuen eta horien izen abizenak eman zituen, baina HITZAk jakin izan duenez, Sorturen herri batzarrak erabaki zuen zinegotziak ez ordezkatzea. Nonbait, herriko ezker abertzalearen eta Sortuko egituraren arteko krisia eragin zuten arrazoiak ez dira zuzendu.