Antxon egingo dituzte gaur haur eta nerabeen aldeko ekimenak
Gaur, La Anunciata ikastetxeko haurrak joango dira zinemara, aniztasunaren gaineko film laburrak ikustera. Olatu Berria bideo emanaldia ikusiko dute, Ikuskak antolatutako film laburren erakustaldiaren barruan. Arratsaldean, berriz, Dardar taldearen eskutik Eta zer? antzezlana izango da kultur etxean. 17:30ean da antzerkia, ikusle guztientzat zabalik. Bihar berriz, Trintxerperen txanda izango da. Goizean Pasaia Lezo Lizeoko ikasleak joango dira zinemara, eta 12:00etan berriz, bertako ikastetxeetan Haur eta Nerabeen Eskubideen aldeko ekintza bereziak antolatuko dituzte. 18:30ean, berriz, kalejira izango da Azkuene kaletik Serafin Esnaola plazara, eta 19:00etatik aurrera, berriz, plaza berean, musika eta dantza, jolasak, txokolate jatea eta Haur eta nerabeen eskubide eta betebeharren irakurketa publikoa egingo dute.
Aipatu ekintzok Pasaiako hezkuntza zentroek, udal zerbitzuek eta elkarteek elkarlanean antolatu dituzte hilaren 20an mundu osoan ospatu zen Haur eta Nerabeen eskubideen Nazioarteko Egunaren harira. Antxon eta Trinxerpen ez ezik, San Pedron eta Donibanen ere izan dira ekitaldiak aurreko egunetan.