Jaizkibelgo zundaketak. Iruzurrean oinarritutako obra goiburuko hitzaldia emango dute Eguzki-Bidasoako Anjel Alkainek eta Joserra Enparanek ostegunean Zuloaga Etxean, 19:00etan. Txingudiko Zerbitzuaken jarduna urtetan ikertu dute bi hondarribiarrek eta Jaizkibelgo zundaketak egiteko erakunde publikoak “datuak faltsutu eta gezurrak esan” zituela diote. Urrian gaia lantzen zuen
erreportajea landu zuen Oarso Bidasoko HITZAk.