Bilduk "gehiengoaren iritzia kontua hartu gabe atez atekoa inposatuko duela" salatu du EAJk
Bilduk “atez atekoa inposatzea erabakia duela” eta “datuak nahita manipulatuz pasaitarrei iruzur egiten diela” salatu du jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek. AEJren bozeramailearen arabera, “Donibaneko etxebizitzetan sortzen den hondakinen %40 desagertu egiten da hondakinen turismoaren ondorioz” eta Bilduk datu hori ezkutatu egiten duela salatu du. Oterminen arabera “bosgarren edukiontzia ezarrita duten herrietako gaikako bilketaren emaitzak berdinak dira”, eta Donostian, Zarautzen, Zumaian eta Azpeitian bideratu den aukera ia zergatik ez den Pasaian ezartzen galdegin du. Halaber, “errealistak izateko” eta “datuak objektiboki aztertzeko” eskatu dio udal gobernuari, Oterminen arabera, “atez ateko sistemarekin urteak daramatzaten herrietan ere ez dutelako lortu %60 baino gehiago birziklatzea”. Horrez gain, “informazio bilerak direnak udal gobernuak parte-hartze prozesua izendatu” dituelako kexu agertu da. “Helburua sistemaren inguruko informazioa helaraztea zen, eta gehiengoaren iritzia kontuan izan gabe atez atekoa inposatuko dute”, salatu du Oterminek.