VII. Soinu Zahar txapelketa, berriz, Izar Etxeberria oiartzuarrak irabazi du
Larunbatean jokatu ziren Donibaneko kiroldegian Euskadiko XXXIIII. Gipuzkoar Aurresku eta VII. Soinu Zahar txapelketak, urtero legez Alkarkidek, Pasaiako Udala eta Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren laguntzaz antolatuta. Aurreskularien lehia Iker Larunbe atarrabiarrak irabazi zuen, eta Soinu Zaharrena, aldiz, Izar Etxeberria oiartzuarrak. Bigarren tokian, Aitor Asenjo eta Nagore Indakoetxea sailkatu ziren, eta hirugarren tokian, azkenik, Iker Sanz eta Izar Aizpuru.
Honenbestez, Tomas Muruaren garaikurrak Atarrabian eta Oiartzunen gordeko dituzte aurten, datorren urtero txapelketara arte.

Iker Larunbe eta Izar Etxeberria