Adinekoentzako gizarte zentroa egingo dute Irungo San Migel auzoan
San Migel auzoko Javier Esteban Indart kaleko bosgarren zenbakiko behealdean hasi dira egiten adinekoentzako gizarte zentro berria. 125 metro koadroko lokala izango da. Telebista eta ordenadore gela izango ditu, baita egongela ere; komunak, bulegoa eta biltegia ez dira faltako. Lan eta Obra ordezkari Cristina Labordaren arabera, bertako auzo elkartearen adostutako lana da egiten hasi direna, eta haiekin egingo dute obren jarraipena nahiz behin betiko diseinua, “auzoan maiz eskatutako azpiegitura izan da, beharrezkoa zuen San Migelek halako zerbitzua”. Lanen aurrekontua 35.720 eurokoa da.