Leku izenak, ingurunean aurkibide izeneko ibilaldi berezia antolatu du Gipuzkoa mendiz mendik igande honetarako (hilak 8). Toponimia baliatuko dute ibilbide honetan, leku-izenak, “gizakiaren eta ingurunearen arteko elkar eragina hobeto ezagutzeko eta sentitzeko”.Gidaria Luis Mari Zaldua filologoa izango da eta hiru orduko iraupena izango du.
Alde aurretik izena eman behar dute interesdunek 943 49 45 21 edo 943 49 50 69 zenbakietara deituta edo
arditurri[abildua]gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzita.
Arditurriko Parketxetik abiatuko dira parte hartzaileak 10:30ean. Helduek 5 euro ordaindu behar dute eta 5 eta 12 urte bitartekoek 3 euro. Ibilbidea euskaraz izango da.