Sarrera gutxi geratzen dira pailazoen saiorako
Kontrakoa zabaldu bada ere, oraindik ez dira agortu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Bizipoza ikuskizunerako sarrerak. Larunbatean bi saio emango dituzte Hondartza kiroldegian, 16:00etan eta 18:30ean, eta bietarako geratzen dira sarrerak, gutxi badira ere. Gaur goizean 200etik behera geratzen ziren saltzeko, eta saio bakoitzean 600 lagun sartzen dira. Erosi nahi duenak kirol kaiko turismo bulegoan egin dezake.