Musika tailerra egingo dute txikienentzat Lezoko Musika Eskolan, astelehenetan
Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika Eskolak 0-3 adin tarteko haurrentzako musika tailerra abian jarriko du. Astelehenetan izango dira eskolak, bi txandatan: lehenak 16:30etik 17:30era, eta bigarrena 17:30etik 18:30era. Izena hilaren 20 baino lehen (ostirala da) eman behar dute interesdunek, musika eskolan bertan.
Tailerrean ipuin musikalak, dantzak eta haur abestiak landuko dituzte haurren musikarekiko maitasuna eta bere gaitasun musikalak garatzeko. Hala, harraren garapen integrala bilatuko dute musikaren bitartez, haur-guraso harremana landuz.