Neguko solstizioa ospatzeko soka dantza antolatu du Alkartasunak
Bigarren urtez plazara irtengo dira Antxoko Alkartasuna dantza taldeko dantzariak neguko solstizioa ospatzeko. Iaz egin zuten lehendabizikoz, dantza taldeko kideak bakarrik, baina aurten herritarrak gonbidatu dituzte dantzara eta “pertsona mordoa” animatu dela jakinarazi dute, adin guztietakoak. 19:30ak inguruan abiatuko dute soka, Gure Zumardian.