Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzera deitu du LABek
LAB sindikatuak elkarretaratzera joateko deia zabaldu du. Ostiral honetan, hilak 20, izango da 12:00etan Errenteria-Oreretako Zumardian. Presoen eskubideak defendatuko dituzte, eta era berean, urtarrilaren 11ko manifestaziora joateko deialdia zabalduko dute.