Zabalik dagoenetik lehenengo astean, 6.700 haurrek gozatu dute Ficobako Eguberrietako Haur Parkearekin. Hala jakinarazi dute bertako kideek: iaz baino %33 bisita gehiago jaso ditu parkeak. Horiek Gipuzkoatik, Nafarroatik eta Ipar Euskal Herritik etorri direla esan dute Ficobako ordezkariek. Besteak beste, jokoak, jarduerak eta karruselak aude Irungo erakustazokan.
Abenduaren 22an zabaldu zuten parkea, eta urtarrilaren 4ra arte dago zabalik (egun hori barne), ondoko ordutegian: 15:00etatik 20:00etara. Sarreren prezioak eta bestelako abantailak
parkearen webgunean ikus daitezke.