Atzo, hilak 29, preso eta iheslarien aldeko elkartasun lasterketa egin zuten herrian. 200 parte hartzailek baino gehiagok eman zituzten elkartasun pausoak eta horietatik azkarrenak Ibai Alba hernaniarra (0:22:14) eta Uxoa Irigoien getariarra (0:26:42) izan ziren. Mugara lehenengo iritsi zen emakume oiartzuarra Eneritz Arbelaitz (0:30:24) izan zen eta gizonetan Javier Eskudero (0:23:37); azken honek, gainera, bigarren postua eskuratu zuen.
6,5 kilometroko ibilbidea egin zuten, baina aurretik haurrek ere euren pausoak eman zituzten. Dena bukatuta, sari banaketa egin zuten eta herriko eragileek eskainitako produktuak ere zozketatu zituzten.
Bigarren urtea
Elkartasun lasterketa antolatzen duten bigarren urtea izan da aurten. Preso eta iheslarien egoera “larria” dela medio, elkartasuna adierazi nahi dute ekimen honen bidez eta distantzia hori murrizteko pausoak eman.
Sailkapen osoa
hemen kontsulta daiteke.
[nggallery id=49]