Jaiotza Biziduna egingo dute 1ean eta 6an Betherrameko elizan
Urtarrilaren 1ean eta 6an Jaiotza Biziduna antzeztuko dute Mendelun, Mikel Garikoitz Deunaren elizan (Betherram). 11:30eko meza bitartean egingo dute. Hilaren 25ean egin zuten aurtengo Gabonetako lehen saioa eta hiru egun horietan, egun bakoitzari dagokion antzezpena egiten dute. 1978tik egiten dute Jaiotza Biziduna Betherramen.
Gainera, jaiotza mekanikora bisitak antolatzen dituzte. Jai bezperetan 18:00etatik 19:00etara bisitatu daiteke Betherrameko elizako jaiotza eta jai egunetan 10:00etako eta 11:30eko mezaren aurretik eta ondoren.