Kopla zaharrak kantatzera deitu dituzte antxotarrak
Urtero bezala kopla zaharrak kantatzera irtengo dira bihar Alkartasuna euskal dantza taldeko kideak. 17:45erako jarri dute zita, Azokan. Ekitaldi irekia dela nabarmendu dute antolatzaileek, eta herritarrak parte hartzera deitu dituzte. Animatzen direnek baserritarrez jantzi eta zehaztutako orduan bertan azaldu besterik ez dute, abestiak bihar bertan banatuko baitizkiete. “Ohitura zaharrak gaurkotu, adin desberdinetako jendea elkartuta eta urteko azken arratsaldean giro atseginean igarotzeko modua” dela adierazi dute antolatzaileak.