Urtarrilaren 11ko manifestaziora joateko autobusak jarriko ditu Hondarribiko Tantaz Tanta herri ekimenak. Muara tabernan izena emateko aukera dago eta bertara joaterik ez dutenek
posta elektronikoz egin dezakete, edo 639504727 telefono zenbakira SMS bat bidaliz. “Bilbon egun osoko egitaraua antolatuta dagoenez, nahi dutenentzat goizetik autobus bat aterako da”, esan dute antolatzaileek.