Txistularien alborada, Urteberri egunean
Hondarribiko Txistu Taldeak alborada joko du Urteberri egunean. Kale Nagusitik abiatuko dira 08:00etan eta Alde Zaharrez gain, Soroetan eta Zezen plazan ere joko dute. Urtarrilaren 5ean Alde Zaharrean eta Puntalean ariko dira eta Errege Egunean, 6an, Alde Zaharrean eta Mendelun.