Urtezar gaua, Hondarribian
Hondarribiko hainbat tabernek Urtezahar gaua pasatzeko proposamen bereziak egingo dituzte herritarrek 2014 urte hasiera ospatzeko ondoko herrira joan behar izan ez dezaten. Besteak beste, Banako, Hontza eta Muara tabernek antolatuko dituzte festak, baina asko izango dira 31ko goizaldean irekiko dituzten Portuko eta Alde Zaharreko ostatuak.
San Pedro kaleko Itxaropena tabernan, aldiz, abenduaren 28an egin zuten Urtezar faltsuaren festa.