Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Eduardo Vidartek Belharra olatuari egindako argazki bat hautatu dute Billabong XXL sarietarako

asier perez-karkamo
Oarsoaldea
2014/01/08
Hondarribian bizi den Eduardo Vidarte argazkilari eibartarraren argazki bat hautatu dute Billabong XXL sarietarako. Hendaia eta Urruña parean sortzen den Belharra olatu erraldoiaren argazkia da, atzo egindakoa, eta bertan Peio Lizarazu hendaiarra ageri da 20 metro inguruko olatua harrapatzen. Nahi duenak Vidarteren argazkiaren alde eman dezake botoa Billabong XXL-ren Facebook orrian. Hainbat urtez ezkutuan egon eta gero, negu honetan dagoeneko hiru bider azaldu da Belharra olatua eta horrek mundu osoko olatu erraldoien zaleak erakarri ditu. Atzo mugimendu handia zebilen Loia badia pareko eremuan eta sako izan ziren bertaratu ziren surflari nahiz argazkilariak. Asko izan ziren Belharraren gainera igotzen saiatu ziren kirolariak baina gehienak airean botatzen zituen olatuaren indarrak eta hainbat taula puskatu zituen. Lortu zuteneko bat Peio Lizarazu hendaiarra izan zen eta ederki jaso zuen unea Vidartek —une horretakoak dira eibartarrak lortutako beheko hiru argazkiak—. Hondarribiko SUP taldearentzat argazkilari bezala aritzen da Vidarte eta taldeko beste kide batzuekin joan zen Belharra olatuaren bila. Vidartek lortutako argazki horietako bat Billabong aldizkarira bidali zuten eta 2014 XXL Global Big Wave Awards lehiaketarako hautatu dute. Besteak beste, olatu handiena eta olatu handietan egindako saio onena saritzen ditu Billabongek lehiaketa horretan. Albisteak ezustean harrapatu zuen Vidarte, berak ez baitzekien bere argazkiak Billabong aldizkarira bidali zituztenik: “Errebelatu eta gero SUPekoei whatsapp bidez bi argazki bidali nizkien eta Jokin Letamendiak Billabong aldizkarira bidali zituen, niri ezer esan gabe. Donostiatik itzuli nintzenean argazkia eskatu zidan Jokinek, Billabongekoek nahi zutelako. Itzela izan da. Jokinek izan zuen ideia eta ni, noski, eskertuta”. Belharrari atzo egindako beste argazki bat ere sailkatu dute Billabong XXL sarietarako. Aurelien Laborde argazkilari frantsesak egindako argazkia da eta olatu handien munduko zirkuituan leihatzen den Jamie Mitchel rider australiarra da olatuaren gainean ageri dena.
Belharra olatu erraldoia
Belharra olatu erraldoia
Belharra olatu erraldoia

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.