Hiru asteko sorospen ikastaroa egingo du DYAk Oiartzunen
Hilaren 20tik hasita eta otsailaren 7ra bitarte, Sorosle eta Lehen Sorospen ikastaroa burutuko du Gipuzkoako DYA erakundeak Oiartzungo Haurtzaro Ikastolan (Manuel Lekuona ibilbidea). Hiru astez egingo dute, astelehen eta ostiraletan, 19:00etatik 21:00etara. Ikastaro amaierako frogak gainditzen dituenak Sorosle Tituloa eskuratzeko aukera izango du.
DYAtik azaldu dutenez denentzat irekia da, “eta ez da beharrezkoa aurretiko ezagupenik izatea”. Besteak beste, bihotz eta birika susperketa, zauriak nola sendatu, hausduren edota erreduren aurrean zer egin… horrelakoak landuko dituzte. “Ezagupen oso arruntak dira, baina laguntza asko eman dezakete, oso modu eroso eta atseginean erakusten dira eta teoria eta praktika alderdiak ikutzen dituzte”, gehitu dute.
Ikastaroaren prezioa 110 eurokoa da eta, “kalitatea bermatzearren”, ikasle kopurua mugatuko dute. Izena eman nahi duenak telefonoz egin dezake, 943 46 46 22 zenbakian. Ikastaro osoa euskaraz izango da.