Arraun sasoi ofiziala bihar hasiko da Donostian, Gipuzkoako Batel Ligako lehen estropadarekin. Loiolan egingo dute estropada, Urumea ibaian, 12:00etatik aurrera. Bertan Oarsoaldeko klubetako ordezkariak izango dira, emakumeetan eta gizonetan. Gipuzkoako Ligako gainontzeko estropadak honakoak dira:
- Hilaren 19an, Donibanen.
- Hilaren 26an, Errenteria-Oreretan.
- Otsailaren 1ean, Orion.
- Otsailaren 2an, Zumaian.
- Otsailaren 9an, Zarautzen.
- Otsailaren 16an, Zumaian.
- Otsailaren 22an, Donibanen.
- Martxoaren 8an, Zumaian.
- Martxoaren 15ean, Donibane Lohizunen.
- Martxoaren 16an, Trintxerpen.
- Martxoaren 22an, Donibanen.
- Martxoaren 30ean, Getarian.
- Apirilak 5 eta 6, Gipuzkoako Txapelketa San Pedron.
- Apirilaren 12 eta 13an, Euskadiko Txapelketa Legution.