Cristina Laborda zinegotzia
Irungo Udaleko gobernu taldeko kide eta Lan eta Mantenu zinegotzi Cristina Labordak
EAJk Artiako Berroeta Margolaria kaleko aparkalekuen gainean esandakoak erantzun ditu. Hasteko, EAJri esan dio “oposizioa egiteko denak” ez duela balio, eta argitu du Artiako egitasmo hori auzoan egin diren parte hartze saioen emaitza izan dela, “kritikak onartzen ditugu, baina egia esan behar da”. Hala Labordak jakinarazi du Artiako Berroeta Margolaria kaleko aparkalekua handitzeko egitasmoa auzo horretako bizilagunekin adostu zela parte hartze prozesuaren barruko batzar batean, eta argitu du, egingo diren lanak EAJk hasiera batean egindako proposamenetik “urrun” daudela.
EAJk esan zuen herritarrekin parte hartze prozesuak 50.000 euroko aurrekontu izan zuela. “Hori ez da egia. Artiako eta Belaskoeneako parte hartze prozesuek 21.000 euroko gastua izan zuten, eta gainera, horietatik 3.400 aldundiak eman zituen diru laguntza bidez”.