Errenteriako Ezker Anitza-IUk begio onez ikusi ditu Udaltzaingoan aldaketak
Errenteriako Udalak Udaltzaingoaren eredu berria abian jarri duelako ados dago Ezker Anitza-IU, “positiboa da eta urrats garrantzitsua da”. Horrela, herritarren askatasun eskubidea eta segurtasunaren arteko orekaren aldeko apustua egiten duela eredu berriak uste du, eta horrela, udaltzainak herritarrengandik hurbilago egongo direla iritzi dio: “Gu bezalako ezkerreko alderdi batentzat Udaltzaingoak herriaren eguneroko bizitzaren zati izan behar du, auzo guztietan”.
Horrela, “Udalntzaingoak herritarrekin harreman aktiboa” izango duelako, arazoak konpontzeko eragile izan behar du Ezker Anitza-IUren ustez tokiko poliziaak, “eta logika horretatik herritarren parte hartzean beste elementu bat izango da”.
Hala, eredu berria ezartzeko “eskema zaharrak” albo batera utzi behar direla uste du alderdiak, eta kontziente da “giza baliabide gehiago” beharko direla zeregin horretarako, “aldi bateko lanean dabiltzan udaltzainak behin betiko plantillan sartuz. Espero dugu gainontzeko alderdiek ahalegin hori konpartituko dutela”.