Kostako errepidea itxiko dute asteazken eta ostegunean
Datorren asteko asteazken eta ostegunean Kostako errepidea itxi egingo dute goizez, mendi-hegalean lan egiteko. Mendi-hegal horretan dauden zuhaitzak inausi eta moldatuko ditu udalak. Asteazkenean, hilaren 15ean, errepidea 08:00etatik 14:00etara egongo da itxita, eta ostegunean 09:30etik 14:00etara.