Lehen Erregionaleko taldeak igoera fasea etxean hasiko du bihar
Hondarribia Futbol Elkarteko bigarren taldeak, Lehen Erregionalekoak, igoera fasea hasiko du bihar. Etxean jokatuko dute, Hondartzan, 16:30ean. Getariako Ketaren kontra. Ligan lehen multzoan jokatu du Hondarribiak eta bigarren postuan amaitu du, Dunboa Eguzkiren atzetik.
Igoera fasean bi multzo daude, hamar taldekoa bakoitza. Hondarribiak honako aurkariak izango ditu: Beasain, Armagiñak, Beti Ona, Keta, Pasaia, Mutriku, Roteta, Iluari Irauli eta Mariño B. Haien artean Mutriku eta Pasaia dira lehen fasea hoberen egin dutenak, bakoitzak bere multzoan oenna izan baita. Pasaia, gainera, puntu gehien lortu izan dituen taldea da, 32.