Sute bat piztu da Jaizkibelen, Lezo aldean. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, 15:15ean kontrolatuta zegoen sutea, baina oraindik ez zegoen itzalita. Lezoko Udaltzaingotik jakinarazi dutenez erreketa kontrolatua egiteko baimena zuen bizilagun batek sua piztu, haren kontrola galdu eta zabaldu egin da. Donibanealde harana inguruan piztu da sutea. Suhiltzaileak bertan ari dira lanean oraindik.