Vasconiaren kontra jokatuko du Hondarribiak, kanpoan
Donostian jokatuko du Hondarribia taldeak bihar, Ohorezko Mailako 17. jardunaldiari dagokion partidan. Vasconiaren kontra jokatuko dute berdeek, 17:30ean, Puioko belar artifizialeko zelaian. Mikel Llorenteren mutilak abenduaren 21etik daude jokatu gabe, joan den asteburuko partida suspenditu baitzen, Hondartzako berdegunean sortutako putzuengatik.
Vasconia taldea sailkapeneko beheko postuetan dago, hamabosgarren hain zuzen ere. 17 puntu ditu eta atzetik hiru talde baino ez, Aretxabaleta, Zarautz eta Lagun Onak. Nolanahi ere, etxean ez dabil gaizki, Puion joikatutako zortzi partidetatik bi baino ez dituzte galdu —hiru irabazi eta beste hiru berdindu—.