Orio arraun elkarteko zortzikoak irabazi zuen larunbatean Bidasoan egin zen aulki mugikorreko Gipuzkoako Distantzia Luzeko Txapelketako proba nagusia, helduen mailako lemazaindun zortzikoen proba. Hori ez ezik, gazteen zortzikoen arteko lehian ere nagusi izan ziren oriotarrak; Hondarribiak kadeteena irabazi zuen eta Zarautzek haurren mailakoa.
Gainontzeko probei dagokionez Hondarribia Arraun Elkarteko ontziek garaipen gutxi batzuk eskuratu zituzten. Gazteetan, neskek bikoa gailendu zen eta kadeteetan, zortzikoen proban HAEko bi ontzi sartu ziren lehen bi postuetan. Gazte nahiz kadete mailetako 4x ontziak aurkaririk gabe lehiatu ziren. Nagusietan eta haurretan, aldiz, hondarribiarrek ez zuten lehen posturik lortu.
Distantzia Luzeko Gipuzkoako Txapelketa
Helduen Maila
- 8+ mutilak: Orio, Hondarribia, Santiagotarrak.
- 4- mutilak: Zarautz, Santiagotarrak.
- 2x neskak: Santiagotarrak A, Hondarribia A, Santiagotarrak B.
Gazteen Maila
- 8+ mutilak: Orio, Hondarribia, Ur Kirolak.
- 4x mutilak: Hondarribia.
- 2x neskak: Hondarribia A, Santiagotarrak.
Kadeteen Maila
- 8+ mutilak: Hondarribia A, Hondarribia B, Zarautz.
- 4x mutilak: Hondarribia.
- 4x neskak: Orio A, Hondarribia, Orio B.
- 2x neskak: Ur Kirolak B, Orio A, Orio B.
Haurren Maila
- 8+ mutilak: Zarautz, Hondarribia.
- 4x mutilak: Santiagotarrak B, Orio A, Santiagotarrak A.
- 4x neskak: Orio B, Orio A.
- 2x neskak: Orio, Hondarribia A, Santiagotarrak.