Tokiko Gobernu Batzarra egingo du bihar udalak
Goizeko zortzietatik aurrera Gobernu Batzarra egingo du udalak. 2014 urteko lan egutegia onartzen duen alkate dekretua berrestuko dute eta famili esku hartze zerbitzuaren behin betiko esleipenerako egindako alkate dekretua berresteko proposamena landuko dituzte. Eskola Kirola programarako dirulaguntza emateko proposamena ere aztertuko du Tokiko Gobernu Batzarrak.