Iazko irabazleena da ondoko irudia
Hendaia Euskaraz euskararen hilabetearen barruan, eta Hendaia.com elkarteak antolatuta (Herriko Etxearen babesarekin), Hendaiako Euskarazko Maitasun Lehiaketaren bosgarren aldia martxan da. Idazle profesional zein amateurrentzat dago zabalik. Aurten, ordea, hainbat berritasun ditu lehiaketak: batetik, lanak otsailaren 14tik aurrera aurkez badaitezke ere, lehiaketaren oinarriak hilabete lehenagotik daude ikusgai; bestetik, bi sail berri antolatu dituzte: haurren saila (8-11 adin tartekoentzat), eta nerabeena (12-16 adin tartekoena).
Aurtengo ekitaldiaren gaia honakoa da: Zer da maitasuna? Eta galdera horri erantzuteko gutunak otsailaren 14tik martxoaren 14ra bidali behar dira. Lanak eskuz edo makinaz idatz daitezke, eta oinarriak
www.hendaia.eu webgunean eta Facebook-en Hendaia.com-en orrian ikus daitezke.
Sarien banaketa eta gutun irabazleen irakurketa martxoaren 20an egingo dute, 20:30ean, Mendi Zolan kulturgunean.