Lehenengo bilerak emandakoan gehiago sakontzeko, bigarren saioa egingo dute, hilaren 28an, Trintxerpeko sutean kaltetutakoei laguntzeko ekintzak antolatzeko. Bilera 20:00etan izango da Merkatuzarren.
Lehenengo bileran elkartasun egitarau bat prestatzea erabaki zuten, eta ekimen guztiak martxoan biltzea. Elkartasun hilabete horren azken saioa kutxekin kalera atera eta auzoetan diru bilketa egitea izatea pentsatu zuten. Hain zuzen, bigarren saioan diru bilketa hori prestatuko dute.
Norbaitek elkartasun ekimen hori prestatu nahi izanez gero, otsailaren 7ra arte edukiko du eskaerak bidaltzeko aukera
kultura[a bildua]errenteria.net helbidera.