Irungo kristau eskolek Bakearen Eguna ospatuko dute ostegunean
Ostegunean (hilak 30), 11:30etik aurrera, Bakearen Egunaren harirako ekitaldia egingo dute San Juan plazan Irungo kristau eskoletako kideek. Lehenik, ekitaldiaren helburuaren azalpena egingo dute, ondoren Zu, ni hori eta hau abestia kantatuko dute, eta hori eta gero hasiko da ekitaldi nagusia. Hura bukatutakoan bertsolariak, Betor bedi abestiaren kantatzea, eta usoaren askapena etorriko dira.
Honako ikastetxeek parte hartuko dute: El Pilar ikastetxea, San Vicente de Paul ikastetxea, Irungo La Salle ikastetxea eta Karmelitak ikastetxea.