Ohiko plenoa izango da gaur
Hamabost puntuko gai-zerrenda jarriko dute mahai gainean gaurko udalbatzarrean, 19:00etatik aurrera. Horien artean EH Bilduk aurkeztutako mozioa landuko dute Emakumeen autonomiaren eta erabakitzeko eskubidearen defentsan izenekoa. Beste mozio bat ere eztabaidatuko dute gaurko plenoan, IAT zerbitzua ematen duen enpresako langileen eskakizunari buruzkoa, hain zuzen. Horrez gain, Cadarso enpresarekin sinatutako hitzarmena, hiri garbiketako eta etxeko hondakinen bilketa eta garraioko zerbitzua esleitzeko proposamena eta herriko hainbat elkarte eta eragileen urteko ekarpena izango dituzte hizpide.