Bularreko minbiziari buruzko hitzaldia, ostegunean
Bularreko minbiziaren prebentzioa eta tratamenduaren gaineko hitzaldia antolatu dute ostegunerako Pasaiako Udalak eta Katxalin elkarteak. Bularreko eta ginekologiako minbizia duten emakumeen elkartea da Katxalin, eta minbizia garaiz detektatzeak duen garrantziaz jabetuta, informazioa zabaltzea du helburu hitzaldiak. Hitzaldia 18:30ean izango da, Trintxerpeko alkateordetzan.