Otsailaren 8an, Angel Gurmindo
Stein eta Bixente Perurena
Peru gogoratzeko ekitaldia egingo dute Hendaiako Daniel Ugarte pilotalekuan, 18:00etan hasita. Bertan hainbat musikarik eta bertsolarik parte hartuko dute, horien artean Aitor Gorosabel, Mikel Markez, Bide Ertzean, Aire ahizpak, Xutik taldea, Amets Arzallus, Maialen Arzallus, Sustrai Colina, eta Odei Barroso.
Egun horretan 30 urte beteko dira GALek Perurena oreretarra eta Gurmindo nafarra hil zituela. Peruk Ipar Euskal Herrira ihes egin zuen bere familiarekin 1980an, eta bertan iheslariak laguntzen aritu zen. 1984ko otsailaren 8an, Steinek Perurengana jo zuen laguntza eske, atzetik segika zituelako susmoa baitzuen.
Egun hartako arratsaldean bertan hil zituen biak GALek.