Meteo France erakundeak alerta egoera ezarri du astebururako Ipar Euskal Herriko kostaldean, haiz ufada bortitzak eta olatu handiak espero direlako. Horregatik, Hendaiako Herriko Etxeak erabaki du bihar eta etzi (larunbata eta igandea) herritarrei debekatzea hiriko hondartzetara sarbidea, eta horietan ur jarduerako egitea. Horrez gain, inor ezingo da sartu Zokoburuko espigoian. Hori bermatzeko neurriak hartuko ditu Hendaiako Herriko Etxeak.