
Eskolako klarinete ikasle batzuk
Bihar, larunbata, Errenteriako Klarinete Topaketan izango dira Hondarribiko Musika Eskolako tresna horren ikasleak, 25 bat. Gipuzkoako Musika Eskolek eta Errenteria Musikal antolatuta bilduko dira 200 klarinete-jole baino gehiago. Goizean zehar Klarinetearen inguruan hainbat jarduera egingo dituzte, hala nola, kontzertuak, erakusketa, eta abar.
Heldu den ostiralean, bestela, Miren Erostarbe, Esther Barandiaran eta Oier Etxaburu piano irakasleek Astigarragan kontzertua emango dute, herri horretako musika eskolan, 18:00etan.