Jarraian dauden ekimenez gain, Luis Marianoren gaineko zazpi filmeko zine zikloa egingo dute Amaia KZn eta kalean, haren gaineko kontzertu pedagogikoak egingo dira, eta Bidasoko Filatelia eta Numismatika Elkarteak zigilu marka bat egingo du.
Otsaila-maiatza, eta urria-abendua
- Hil bakoitzeko bi asteazkenetan, Amaia KZko hitzaldi aretoan, Luis Marianoren kantak entzuteko eta argazkiak ikusteko aukera. Ordubeteko saioak dira.
Apirilaren 26an
- 18:00etan, San Juan plazan, Dantzaren Egunaren harira, Irungo dantza akademiek Luis Marianoren lanari keinua egingo diote, bakoitzak koreografia bat prestatuz.
Uztailaren 4tik abuztuaren 31ra
- Erakusketa Amaia KZn. Argazkiekin, artistaren jantziekin eta bestelako objektuekin erakusketa jarrita egongo da.
Uztailaren 9tik 12ra
- Luis Mariano Nazioarteko XII. Kantu Txapelketa: kanporaketak, uztailaren 9 eta 10ean 19:00etatik aurrera Amaia KZn; finalerdia uztailaren 11n, 19:00etan, Amaia KZn; finala, uztailaren 12an, 19:00etan, Amaia KZn.
Uztailaren 19an
- Luis Mariano herrikoia kontzertua, 22:00etan (tokia zehaztu gabe). Irun Hiria Musika Bandak eta hainbat abesbatzek kontzertu handia egingo dute, artistaren kantekin eta koreografiarekin.
Abuztuaren 9an
- Euskal Jiran Luis Marianoren figura goratzeko gurdia aterako dute.
Abuztuaren 13an
- 20:00etatik aurrera, Luis Marianorekin paseoan ekimena. Hiritik zehar lau eszenako errepresentazioa egingo dute Mariano jaio zen Aduana kaleko etxetik, Kolon ibilbidetik, eta Zabaltza plazan, Luis Mariano lorategietara heltzeko. Herritarrek parte hartzeko aukera dute, eta bidean Marianoren abestiak abestuko dituzte. Bukatutakoan, El Cantor de Mexico filma emango dute.
Abuztuaren 19an
- 22:00etan (tokia zehaztu gabe), De Irun al mundo opereta emango dute, Luis Marianoren bizitzari buruzko opereta biografikoa.