Oiartzungo zazpi esperientzia jaso dituzte 'Herritarrekin' liburuan
Gipuzkoako herrietan egin diren parte hartze prozesuak bildu ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak. Herritarrekin liburuan bildu ditu, Imanol Azkuek osatuta. 2011n abiatutako prozesuak bi urtean egindako lanaren emaitza islatzea bilatu dute liburuaren bidez. Guztira 62 herritako 137 esperientzia bildu dituzte, horietako zazpi Oiartzungoak: Plan Orokorra; Eskola Agenda 21; Xanistebanak; 2013ko aurrekontu prozesua; Hirigintzako Aholku Kontseilua; Arau Subsidiarioen prozesua eta Elorsoro kiroldegiko egutegiaren aukeraketa.
Liburua datorren astelehenean, otsailak 3, aurkeztuko dute, Errenteria-Oreretako Xenpelar Etxean, 18:00etan.