Portu Agintaritzaren jarrera "onartezinzat" jo du Ezker Anitza-IUk
“Onartezina” eta “aurkeztezina”. Hala iruditzen zaio Ezker Anitza-IUri Portu Agintaritzaren jarrera. Portu Agintaritzak Pasaiako udalean ordezkaritza duten talde guztiak asteazkenerako bilera batera deitu eta gero egin ditu IUren ordezkaria Xabier Pombok, honek zaldu duenez, bilerarako gonbidapena prentsa bidez jakin dutelako: “gaur gaurkoz, ez zuzenean ez eta udalaren bitartez ez dugu aipatu bilerarentzako gonbidapenik jaso”. Ezker Anitzaren-IUren arabera, “jarrera honek erakusten du Portu Agintaritzarentzat pasaitarrak eta haren ordekari legitimoak beren zerbitzura egon beharko genukeela, hitzordu bat adostu ordez, prentsa ohar baten bidez inposatu nahi duelako zita, gainontzekoen agenda bat ere axola ez zaiola erakutsiz”.
Azkenik, beren alderdia elkarrizketaren alde dagoela agertu du Pombok, baina begirunea eskatu du, eta Portu Agintaritzari udal korporazioarekin harremanetan jar dadila eta egoera bideratzeko eskatu dio.