Ana Oregi eta Xabier Iridoy, atzo, Plaiaundin
Hendaia, Irun eta Hondarribia Plaiaunditik zehar lotuko dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bidea “egoki aurrera” doala esan du Xabier Iridoy Irungo EAJren udal taldearen eledunak. Atzo (osteguna) bidea egingo den ingurua bisitatu zuen Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuarekin batera, eta irundarrak gogorarazi zuen haiek egindako proposamena izan zela hori, Jaurlaritzak bere egin eta 500.000 bideratu zituen horretarako. Plaiaundiko parke ekologikoa bide horrek errespetatzen duela jakinarazi zuen, halaber, Iridoyk, “Irungo eta eskualdeko oinezkoentzako eta bizikleta zaleentzako mugikortasun aurrerapauso handia ekarriko du”.
Oregik, bere aldetik, esan zuen bere departamentua diagnostiko bat egiten ari dela, eta horren arabera egitasmoa aurrera doala zehaztu zuen. Aldi berean, bide horren diseinua erakundeekin eta gizarte eragileekin adostu egin behar dela azaldu zuen. Horrez gain, Plaiaundiko eremua leheneratzeko konpromisoa badagoela esan zuen Jaurlaritzaren ordezkariak, “Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, plan zuzentzaile baten bitartez, eremuak behar duen esku-hartzearen lehentasunak definitu eta horien banaketa definituko ditu kontserbazio eta errekuperazioaren bidean”