Aurrekontuen gaineko zalantzak argitu eta haiek azaltzeko bilera egingo du Lezoko Udalak. Ainhoa Zabalo alkateak erantzungo ditu larunbatean pleno aretora biltzen diren herritarren zalantzak 10:00etatik aurrera. Parte hartu nahi duten herritarrek izena eman beharko dute. Horretarako 943 52 98 86 telefono zenbakira deitu edo udalaren
posta elektronikora idatzi beharko dute interesdunek bihar baino lehen.