Ekimen berritzailea jarri du Lezoko Udalak, Udaltzaingoaren bitartez. Udaltzainek jasotzen dituzten objektu galduen zerrenda
Lezoko Udalaren webgunean ikusi ahal izango dira, eta horrela, inork objekturen bat galduko balu, bertan kontsulta egiteko aukera izango du inora joan aurretik. Zerrenda horretan agertzen diren objektuak Udaltzaingoaren bulegoan jasotakoak dira.
Hilero berrituko dute zerrenda hori. Hortaz, zerbait galdu eta zerrenda horretan agertzen bada, jabeek bertatik pasatu beharko dute objektua berreskuratzera.