Zutik: Zumeta, Larralde, Aizpuru eta Lopetegi. Makurtuta: Goiburu, Ormazabal, Gomez eta IribarZutik, Zumeta, Larralde, Aizpuru eta Lopetegi. Makurtuta, Goiburu, Ormazabal, Gomez eta Iribar
Giriziako pilota sailak antolatzen duen Euskal Herriko X. Pala Txapelketa Irekia joan den larunbatean hasi zen. Bederatzi partida jokatu zituzten, horietako bitan bi bikote oiartzuar aritu ziren, Barroso-Loperena eta Getaria-Olasagasti. Bi bikoteak, ordea, ez zuten irabaztea lortu. Barroso-Loperena bikoteak 13-25 Santamaria eta Belokiren kontra galdu zuen eta Getaria-Olasagastik 15-25 Rodriguez eta Manterolaren kontra. Beste partidak denetarikoak izan ziren.
Emakumeen txapelketa aurrerago egingo dute, federazioak antolatzen duen txapelketarekin topo ez egitearren.
[box]Emaitzak
2. Maila. Rikondo-Aroztegi/Laborde-Mitxelena: 9-25
2. Maila: Bikutze-Mikela/Dorronsoro-Portos: 19-25
3. Maila:Barroso-Loperena/Santamaria-Beloki: 13-25
3. Maila: Rodriguez-Pagoaga/Juaristi-Nuin: 20-25
2. Maila: Otxoa-Gametxo/Landa-Urigoitia: 25-20
1. Maila: Larralde-Zumeta/Aizpuru-Lopategi: 25-19
2. Maila: Lekuona-Elizazu/Egialde-Campos: 24-25
2. Maila: Ormazabal-Goiburu/Gomez-Iribar: 25-15
3. Maila: Getearia-Olasagasti/Rodriguez-Manterola: 15-25 [/box]