Eraztun eta joste tailerrak antolatu ditu Bekoz Bekok
Bi tailer antolatu ditu Antxoko Bekoz Beko taldeak. Otsailean eta martxoan izango dira eskolak, 15ean eta 22an, 11:00etatik 13:30era. Matrikulak 6 euro balio du eta horrez gain materiala ordaindu beharko da. Interesdunek bi bide dituzte izena emateko: bekozbeko@bekozbeko.com helbidea edota 679 332 411 telefono zenbakira.