
Trintxer mendi taldekoak, Iramuno menditik gertu
Errobi ibaiari bira emango diote aurten Trintxer Mendi Taldekoek. Igandean, hamabigarren etapa osatuko dute, Mongelosetik Heletara, eta Pagaburu (543 m), Hoxa Handia (571 m) eta Unikotegi (374 m) mendiak igoko dituzte. 20 kilometro inguru bost ordutan osatzea aurreikusi dute. Irteteko 07:00etan egin dute zita, Dax tabernaren parean. Interesdunek 679 233 660 telefono zenbakira dei dezakete.