Yarza, urrezko dominarekin
Lidia Yarza hondarribiarrak urrezko domina lortu zuen larunbatean Oviedon (Asturias) egin zuten gazteen Espainiako Kopako proban, +78 kiloetan. Ama Guadalupekoa taldeko judoka bikain lehiatu zen eta denboraldiko hirugarren garaipena lortu zuen.
Iker Otegi (-66) ere borrokatu zen Oviedon baina ez zuen egun ona izan. Borroka bat irabazi eta bi galdu zituen Otegik.
Oviedon lortutako lehen postuarekin Espainiako Txapelketarako txartela eskuratu zuen Yarzak. Martxoa bukaeran egingo dute Madrilen gazteen Espainiako Txapelketa eta bertan izango da Adrian Oliver ere, bere taldekidea bezala, bere pisuko rankineko lehen postuan baitago.