Irungo Gurutze Gorriak 40 orduko sorospen ikastaroa emango du martxoaren 31tik apirilaren 15era arte. Bitarte horretan astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 21:20ak arte emango dituzte eskolak Euskal Herria etorbideko 14 zenbakiko egoitzan.
Izena eman nahi dutenek lokal horretatik pasatu behar dute, edo honako telefono zenbakira deitu: 943 62 11 62.
Posta elektronikoz ere eman daiteke izena.