Gipuzkoako Xake Ligako Ohorezko Mailan jokatzen duen Hondarribia-Marlaxka elkarteko A taldeak Oreretan galdu du asteburuan eta sailkapeneko bosgarren posturaino jaitsi da. Nolanahi ere, liderra ez du urruti, 2 puntura, eta liga erregularra amaitzeko bi jardunaldi geratzen direnean oraindik edozer gauza gerta liteke.
Seigarren jardunaldian Eibarko lehen taldearen aurka jokatuko du Marlaxkak. Aurkari zuzena da eta, goian egoteko, nahitaez irabazi behar dute hondarribiarrek eta, ahal bada, emaitza ona lortuz.
Gainontzeko taldeei dagokionez Lehen Mailakoen emaitza nabarmendu behar da, lau partidak irabazi baitzituzten hondarribiarrek. Marlaxkako presidente eta Ohorezko Mailako jokalaria den Goio Uriartek azaldu duenez jardunaldi eroa izan da: “maila guztietan emaitza harrigarriak izan dira, maila guztietako taldeen artean dagoen berdintasunaren erakusgarri”.
Marlaxkako taldeen emaitzak
Lurraldeko Ohorezko Maila
- Mundarro Orereta A-Hondarribia Marlaxka A 2,5-1,5
Lurraldeko Lehen Maila
- Idiazabal A-Hondarribia Marlaxka B 0-4
Lurraldeko Bigarren Maila
- Hondarribia Marlaxka C-Iriondo C 2-2
Lurraldeko Hirugarren Maila
- Hondarribia Marlaxka D-Easo C 1-3
- Hondarribia Marlaxka E-Gros H 3-1
Sailkapenak