Aitor Gorosabel larunbateko ekitaldian
Bixente Perurena
Peru eta Angel Gurmindo
Stein present egon ziren larunbat arratsaldean Hendaian. Egun hartan 30 urte bete ziren GALek iheslari oiartzuarra eta olaztiarra hil zituela, eta haien senideen hurbilekoek ekitaldia egin zuten Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan. Bertsolariak, musikariak (irudian Aitor Gorosabel) eta hizlariak izan ziren betan. Azken horien artean bi hildakoen ondokoek, horien “hutsunea” bete nahi izan zutenek hartu zuten hitza. Sortuko kideek, edo Jean Baptiste Salaberri Hendaiako auzapezak ere hartu zuten mikrofonoa. Denek ala denek garai politiko berrietara begira jarri zituzten begiak, memoria historikoa gorde behar dela ahantzi gabe.
Argi Perurena Bixenteren alabak ere ekarpenak egin zuen —Parisen dago konfinatuta—, baita Agustin Azkarate iheslariak ere.
Hilketen 30. urteurrenaren harira, hilaren 7ko papereko edizioan
OARSO BIDASOKO HITZA-k erreportaje berezia egin zuen.